Jose Mari Arizaga
Soraluzeko alkatea
Udaletxea
20590 soraluze
Jaun hori,
Nik, Urko Azulak, ikas bidaiko arduraduna naizenak, zuregana jotzen dut zera adierazteko:
Ikas bidaia urtero antolatzen dute, DBH-ko 4.mailako ikasleek. Guk ere urtero bezala antolatu dugu, gurasoen laguntzaz, institutuak ez duelako batere laguntzen, eta diru gehiago behar dugu.
Ikas bidaia antolatzen ari garenez, rifak, loteria, bonboiak, polvoroiak, eta azokan postua ipini genuen, baina hori ez da nahikoa diru guztia irabazteko.
Diru aldetik justu samar gabiltzala ikusita, udaletxera jotea erabaki dugu.
Hori dela eta hauxe eskatu nahi dizugu:
Ea diru laguntza bat ematen diguzuen.
Besterik gabe, aurretik eskertuz.
Soraluzen, 2007ko azaroaren 13an
Urko Azula, ikas bidaiko ordezkaria.